Aralarreko baso ederrek eta bazkalekuek natur balio handia ematen diote tokiari: pagoak, haritzak eta hurritzak zut ageri dira bazkalekuen ondoan eta latxa ardiak, behorrak eta zaldiak lasai dabiltza hara eta hona. Natura ardatz nagusia bada ere, harriak ere gauza asko utzi dizkigu: esaterako, ezin konta ahala trikuharri bazter guztietan barreiaturik, etxe eder askoak - Madotz, Astitz eta Baraibarkoak bezalakoak-, errotak
Aitzarratetakoa kasu edo baselizak, adibidez Itsasperriko Santiagokoa. Dena den, monumenturik nabarmenena
Aralarko San Migelen santutegia, Erdi Arokoa . Toki enblematiko horren barruan, Teodosio Goñikoak gainean zeramatzan kateak daude. Izan ere, kondairaren arabera, penitentzia gisa zeramatzan kate horiek, aita-amaginarrebak hiltzeagatik, deabruak engainatuta; San Migeli babesa eskatuta, Aralarko dragoia mendean hartu eta kateetatik askatu zen. Gogoratu hiru aldiz pasa behar zarela kateen azpitik, zorte ona ekarriko dizulakoan.
Hara iristeko hartu beharreko bide guztiek bazter ederretara eramaten dute bisitaria. Horrela, iparraldean dagoen Larraun ibarretik,
Lekunberritik, datorrena Albiko zelaietan gelditu, pagadian 12 kilometro egin ondoren, eta izen bereko trikuharria ikusiko du, handik hurbil dagoena. Halaber, aukera izanen duzu 13. kilometroan gelditu eta Guardetxetik abiatzen den paseoa egiteko
- hantxetik abiatzen dira iraupen eskiko pistak neguan -: mendi pista pagadien artean gora doa, harik eta bidea ireki eta Aralarko soilguneetara iritsi arte. 6 kilometroko ibilaldiaren ondotik, eta behin 300 metroko desnibela gaindituta,
Irumugarrieta deritzon gailurra ikusiko duzu edo Aralar osoan barreiaturik dauden trikuharriak aurkitu, artzain borda, azienda, pago, haritz, iraleku eta belar-soro beti berdeekin batera. Lekunberrik beste aukera bat ere ematen du:
Plazaolako natur bidea egitea, paisaia freskoa ederra.
Ibarretik atera gabe, egin beharreko beste paseo bat eskaintzen du
Iribasek. 5 kilometroko ibilaldi errazak aukera emanen dizu aurkitzeko nola Aralarko urak jostetan aritzen diren kareharrizko lurzoruarekin Ertzilla eta Larraun ibaien iturburuetan.
Larraun ibarretik hegoalderago,
Mendukiloko kobazuloak mendiaren erraiak ezagutzeko aukera ematen du, Astitzen. Mendez mende, aziendarentzako ukuilua izan da, baina orain egokitu egin da, bisitariek hiru gela ikusgarri ikusteko parada izan dezaten. Badira estalaktita eta estalagmita eder-ederrak: horietako batzuk 60 metro luze eta 20 metro gora dira.
Aralarrera hegoaldetik joatea nahiago dutenek Sakanatik egin dezakete. Uharte-Arakil eta santutegia lotzen dituen porlanezko pistatik abiatuta, oinez joan daiteke San Migeleraino. Kilometro bat baino gutxiago dago, baina 400 metroko desnibela. Igoera horretan trikuharriak ikusiko ditu, esaterako,
Arzabalgoa. Historiaurreko aztarnak maite dituztenek, aldiz, ibilbide tematiko bat dute eskura, Etxarri-Aranatzeko kanpinetik abiatzen dena.
Trikuharrien bidea da, 15 kilometrokoa. 600 metroko desnibela du, eta pagadiak zein hariztiak zeharkatuko ditu bisitariak, eta hamar trikuharriren arrastoak ikusiko ditu ere.
Aralar menditik hurbileko inguruak ezagutzeko gomendatutako ibilaldia.