
Hurrengo Martxoak 19,20 eta 21 Nafarroa Arenan musikako erreferentzia haundiak, beteranotasuna, gaur egungo rock-a, diska berrien promozioa eta proiektu musikal berriak elkartuko dira.
La Polla Records geldialdi berezia egingo du Nafarroa Arenan "Ni descanso, ni paz!" birarekin, Jaialdiaren laugarren edizioa irekitzeko. Antolakuntza konsideratzen du Arabarrak egotea gertaera garrantzitsua dela, gure herrialdeko eragin handienetariko talde bat bezala. Hauek 16 urte geroago eszenatokietara itzuli dira arrakasta handiarekin.
Bat etortzen da beste rock nazionalaren figura garrantzitsu batekin, El Drogas, hau baita ere eszenatokietara itzuli da aurten eta Iruña Rock-en egongo da bere lan berria aurkezteko, bostgarren album-a, Solo quiero brujas en esta noche sin compañía.
Bi talde hauek aurre egiten dute Onza-ren gaztetasunarekin, Pepo Martinez-en proiektu musikal berria, Desakato-ren abeslaria, edo Ciudad Jara, La Raiz-en abeslari eta konpositorearen talde berria, edo Bala, Boikot, Los de Marras edo Mafalda-ren lanekin.
Guztiak bat egiten dute lehendabizi berri eman ziren taldeekin, Kase O, Su Ta Gar, Koma, Los Chikos del Maiz edo Segismundo Toxicomano, The Baboon Show nazioarteko erreferentzia taldea, Virenque edo Lendakaris Muertos talde nafarrak, Aphonnic talde sendotuta edo gazteenak adibidez The Lizards, Nativa edo Ira.