
Gazta-pixka bat ahogozatu, etxeko pastak probatu, talo egin berria, txistor eta guzti, jan... Krema natural baten igurtzia sentitu, eskuak ontzigilearen buztinarekin zikindu, sutegi bateko burdinaren hotsa entzun...
Antzinako ogibide eta zaporeak eta
eskuz egindako produktuen bikaintasuna ezagutu nahi badituzu,
Leitzako
plaza erakusleiho onena izango da, maiatzean, ohi bezala. Aprobetxatu aukera, eta ikasi ekoizleengandik, beren eginbidetik, eta erosi zuretzat eta zure hurbilekoentzat arimaz egindako opariak, opari bakar zein paregabeak.
Eta, jakina, dantzatu gaitarien erritmora, herriko erraldoien ondoan.
Jardunaldiaren osagarri, 100 kiloko harria jaso ahalko duzu
Peru Harri harriaren parkean, oreinei jaten eman ahalko diezu
Lesakenean edo argazkiren bat egin ahalko duzu Espainiako zinean arrakasta handiena izan duen
filmaren eszenatokietan ("8 apellidos vascos").