Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Antolatu bidaia

Granja Escuela Ultzama

Agroturismo

Multimedia

Granja Escuela Ultzama
Granja Escuela Ultzama
Granja Escuela Ultzama
Granja Escuela Ultzama

Eguraldia

Ultzamako granja eskola Lizason dago; Ultzamako herrixka pintoresko bat da, Iruñetik oso hurbil, eta oso bisita erakargarria proposatzen digu, batez ere txikientzat.

Lehenbizi oilategia bistatzen da, ea gero baratzeko laboreak. Ondoren bordara sartuko gara eta bertan granjan bizi diren animalien bizitza erakutsi eta kontatuko digute: txerritxoak, untxiak, behorrak, antzarak edo behiak. Haurrek ikusi, ukitu eta jaten eman ahal izango diete.

Eta bukatzeko, Ultzamako gaztanbera ospetsua egiteko prozesu tradizionala eta gaurkoa erakutsiko digute, eta horren txupito gozo bat dastatzeko aukera izanen da; gainera, hala nahi izanez gero, bertako dendako oroigarri bat ere eraman dezakegu, granjako produktuak nahiz bertako artisau-lanak saltzen baitituzte bertan.

Granja bisitatzen dutenek Barraskilo proiektuaren jatetxean bazkaltzeko aukera izango dute; Slow Food mugimenduko eskola bat da, bioeraikuntzaren irizpideei jarraituz eraikitakoa.

Halaber, granja eskolak ingurumenarekin lotutako tailerrak eskaintzen ditu: birziklapena, xaboigintza, egurrezko tailuak, baratzea, ile-moztea edo gorua egiteko tailerra, eta baita sukaldaritzari eta lehen sektorearekin eta Slow Food elikadurarekin lotutako edozein gauzari buruzko ikastaroak ere.

Eguna osatu nahi baduzu, bertako gaztandegian gazta egiteko eta Orgiko basoan bisita gidatu bat egiteko aukera izango duzu.



Ba al zenekien...?

Bere Slow Food eskola mota horretako lehena izan da mundu mailan.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da