Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Antolatu bidaia

Almirantearen etxea

Erakusketa aretoak

Eguraldia

Almirantearen etxea Tuterako alde zaharrean bertan dago, eta Espainiako arkitektura zibil errenazentistako jauregi interesgarrienetako bat da.

Gutxi ezagutzen da etxearen eraikuntzaz dokumentu-esparruetatik, eta, halaber, ez da aurkitzen arrazoi logiko bat "Almirantearen etxea" izena argitzeko.
 
Ezagutzen diren lehen jabeak Cabanillas Berrozpe familiakoak dira, Gómez Peralta familiakoen oinordekoak; azken horiek, hain zuzen, etxea eraikitzeko agindu zuten 1520. eta 1560. urteen bitartean. Horien atzetik etorri ziren Castillo Cabanillas eta Gómez de Peralta familiak, XVII. mendean; Ximénez de Cascante eta Ximénez de Antillón familiak, XVIII. mendean; eta Barón de la Torre familia, XIX.an.

Egungo etxetzar platereskoa garai batean zegoen beste baten gainean eraiki zen; orduko haren jatorrizko eskailera gorde da, oinplano karratukoa. Gaur egun dagoena hiru solairuko etxe handi bat da, adreiluz egina, goiko aldean arku txikiko galeria eta apaingarriz jositako teilatu-hegala dituena. Patioa angeluzuzena da, soiltasun handikoa, eta garai hartan nagusi ziren eskema aragoarren arabera egituratzen da. Nabarmentzeko modukoak dira lehen solairuko bi balkoi handiak; izan ere, dekorazio plateresko bikaina du, erliebe handiko figura antropomorfoek osatutakoa. Balkoien eta teilatu-hegalaren artean erliebezko friso bat dago.

1550. urtearen aldera eraiki zen, aurretik zegoen XV. mendeko etxe handi baten gainean. Bere fatxada bikaina 1997an zaharberritu zen, eta 2010ean barnealdeko berritze-lanak hasi ziren, kultura- eta prestakuntza-jarduerak helburu dituen María Forcada fundazioaren egoitza izateko.


Ba al zenekien...?

Arkitektura zibil errenazentistako jauregi interesgarrienetako bat da Espainia guztian. "Ópera Prima" Tuterako Hiria zinema-jaialdia eta "Avant-Garde" nazioarteko jaialdia egiten dira bertan.

Kokapena

Oharrak

actualmente acoge las oficinas del Departamento de Cultura del Ayuntamiento de Tudela.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da