Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Antolatu bidaia

Fundación Miguel Echauri

Camino de Santiago
Erakusketa aretoak

Multimedia

Fundación Miguel Echauri
Fundación Miguel Echauri
Fundación Miguel Echauri
Fundación Miguel Echauri

Eguraldia


Iruñeko alde zaharrean egiten den turismo-ibilbidearen barnean kokatzen da Miguel Echauri (Iruña, 1917) margolariaren proposamen berezi hau. Bisita horrek aukera bikoitza eskaintzen du: batetik, XX. mendeko pintura nafarraren erreferentea den artista baten obra ezagutzea, eta, bestetik, Iruñeko etxe ikusgarri bat bisitatzea, XVII. mendekoa.
 
Margolariak bere familia-etxeko ateak zabaltzen dizkigu -bere Fundazioaren egoitza ere bada-, ordubeteko bisita egiteko aukera emanda; horren hasieran artistaren bizitzari buruzko proiekzio bat erakusten da, eta horren jarraian bi solairuetan barna ibiltzen ahal da bere margolan onenen erakusketa ikusteko; erdisotoan dagoen erakusketa-aretoan bukatzen da bisita, bertan aldi baterako erakusketak izaten baitira.
 
Artearen arloko prestakuntza Ziga margolari nafarrarekin batera egin ondoren, Amerikara joan zen Miguel; orduan zenbait herrialde bisitatu zituen 18 urtean zehar, baina Uruguain jaso zuen aitorpen gehien, sari eta domina ugari eman baitzizkioten. Miguel Echauriren pintura Espainiako pinturaren tradizio onenean dago sustraituta, eta honako ezaugarri hauek ditu: errealismo bizia, okreak eta berdeak erabiltzea, eta argia Caravaggio, Zurbarán edo Dalí margolarien antzera erabiltzea. Berak irudikatutako paisaiak eta natura hilak margotzen ditu, testuraz josiak; horietan harria erabiltzen zuen behin eta berriz, denboraren iragatearen eta abandonuaren erreferentzia gisa.
 
Eraikinaren barnealdean nabarmentzen da obra zeinen ongi integratzen den erakusketaren inguru barrokoan, etxebizitzako minimalismo apaingarria kontrapuntua dela. Bertan haren anaia Fermín aritu zen, eta berarekin batera sortu zuen kultura arloko Fundazio hau, hiru helbururekin; Miguel margolariaren obra ezagutaraztea, Nafarroako artista gazteak bultzatzea, eta hainbat kultura-jarduera antolatzea.
 

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da