Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Antolatu bidaia

Tuterako Museoa-Decanal Jauregia

Museoak / Artistikoa

Multimedia

Tuterako Museoa-Decanal Jauregia
Tuterako Museoa-Decanal Jauregia
Tuterako Museoa-Decanal Jauregia
Tuterako Museoa-Decanal Jauregia

Eguraldia


Hamaika arrazoik eraman zaitzakete Tuterarantz: arte eta historiaz betetako bazterretan noraezean ibiltzeak, gastronomia bikaina dastatzeak edota bertako tradizioetan parte hartzeak.

Hiriko alde zaharretik ibiliz gero, Decanal jauregira helduko zara. Jauregia XV. mendekoa da. Adreiluzko eraikin ederra da, traza irregularrekoa, katedraleko klaustro erromaniko zoragarriarekin muga egiten duena. Jauregiak eta klaustroak osatzen dute museoa.

Hiriko elizetako arte sakroko piezak ikusi ahalko dituzu aretoetan: erretaula errenazentistak, hainbat garaitako irudi erlijiozkoak eta urregintza pieza finak. Mihise barrokoen artean, Vicente Berdusán pintorearenak (XVII. mendeko nafar pintore barroko onena) dira aipagarrienak. Ohol gaineko olio-pinturei doakienez, Azken Judizioa, El Boscorena dena ustez, eta San Lukasen ohol gotikoa daude.

San Dionís kapera liburu sakratuak biltzen ditu. Halaber, jauregiko erdi aroko upategian, etxeko hornidura islamiarrak ikusi daitezke, eta, katedraleko klaustroan, Tuterako antzinako meskitaren aztarna arkeologikoak.

Kokapena

Doako eguna : todos los miércoles, de 17:00 a 19:00.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da