Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu. KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Logroñotik oso gertu dago hezegune hori, Donejakue bidearen ondoan; Natur Erreserba eta Hegaztien Babesgune Berezi bezala dago katalogatuta, eta ornitologiaren arloan duen berezitasun eta aberastasunari erreparatuta, Nafarroako garrantzitsuenetako bat da. Leku bikaina da uretako hegaztiak ikusteko, bai habiagileak, bai negutarrak. Urtegiaren inguruko ibilbidea du, eta El Bordón hegaztien behatokia ere bertan dago.
Ibilbideak 4,5 kilometro inguru ditu eta guztiz laua da; bertatik erraz samar ikus daitezke, zenbait ikuspuntutatik, hegazti-espezie ugari, besteak beste, amiltxori arrunta, lertxun gorria eta txori zezena. Behatokiak zenbait panel ditu gai batzuei buruzko azalpenak emateko, besteak beste, uraren erabilera, landaredi, eta hegazti habiagile eta negutarrei buruzkoak. Bestalde, ikus-entzunezko bat ere eskaintzen dio bisitariari, eta prismatikoak eta teleskopioak ere baditu. Eskolako garaian, bisita gidatuak egiteko aukera eskaintzen zaie eskola-taldeei.
En el km 84,5 de la antigua N-111 Pamplona-Logroño, a la altura de la Papelera del Ebro, encontareremos el camino que nos conduce al embalse. Una vez en el camino, en el cruce iremos a la izquierda para llegar al observatorio de aves.
Oharrak
Obligatorio el uso de mascarilla en el observatorio.
Se recomienda llevar prismáticos propios.
Tiempo máximo de permanencia en el observatorio: 20 minutos.
Esperar turno fuera hasta que el personal autorice la entrada.
Para cualquier duda, contactar directamente con el teléfono 696 830 898.
Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da