Cascanteko museo etnografikoa - Cascante
Antolatu bidaia

Cascanteko museo etnografikoa

Museoak / Etnografikoa

Multimedia

Cascanteko museo etnografikoa - Peluquería-barbería
icono pie de fotoPeluquería-barbería
Cascanteko museo etnografikoa - Almazara-bodegas
icono pie de fotoAlmazara-bodegas
Cascanteko museo etnografikoa - Almazara-bodegas
icono pie de fotoAlmazara-bodegas
Cascanteko museo etnografikoa - Almazara-bodegas
icono pie de fotoAlmazara-bodegas
Argazki guztiak ikusi

Eguraldia

Peluquería-barbería
Romero parkean, Romeroko Andre Mariaren basilikako gangen gainean bermatzen den hiru solairuko etxean, Cascanteko herri oroimena gordetzen da. Erakusketan bideo bat eta objektu bitxiak daude, Cascantekoen antzinako lanbideak bizirik agertzen dituztenak.Romeroko Andre Mariaren basilikako gangen gainean bermatzen den hiru solairuko etxean,

Museoaren banaketa:
  • Beheko solairua: ehungintzako makineria. Pieza deigarrienen artean, Cascantera 1932an heldu zen lehenbiziko ehungailua nabarmentzen da. Espartinen oihala egiteko erabiltzen zen.

  • Lehen solairua: lanabesak eta olio errotetako eta upategietako tresnak. Era berean, zurginek, igeltseroek eta arotzek erabiltzen zituzten erremintak daude han, baita ile-apaindegi-bizartegi oso bat ere.

  • Bigarren solairua: bi pisutan bereizirik. Lehenbizikoan, sukaldea eta Udaletxeko gelak, epaitegia, otoiztegia eta Nafarroako organorik zaharrena daude. Epaitegiko salan, bildumaren harribitxietariko bat dago gorderik: "la Conversión de la Magdalena" liburuaren lehenbiziko argitalpena (XVI. m.), Cascanteko Pedro Malón de Echaide anaiak idatzirik, baita 16 txanpon zeltiberiar eta erromatar ere.

  • Gangaren gaineko bigarren solairuan, sutondoa, logela, okindegia eta hiltegi-gela, jakitokia eta lan-gela daude.

Antzinako lanbideetan barnako bidaia hori burutzeko, bideo batek gaur egun desagerturik dauden 33 lanbide aurkezten ditu, bizirik egonen balira bezala. Xarmaz betetako museoa da, bisitatu beharrekoa, Cascanteko etnografia ezagutu nahi bada, bederen.

Kokapena

Ordutegia

Primavera:

  • Horario habitual: sábados, domingos y festivos, de 11:30 a 14:00.
  • Semana Santa (del 13 al 28 de abril): horario sin cambios salvo día 21, cerrado.
  • Día 1 de mayo (festivo): horario sin cambios.

Bisita gidatua

Deskripzioa: para grupos fuera del horario de apertura, previa cita telefónica. Los guías adaptan la visita a los grupos (escolares, familias, jubilados...).

Bisitaren prezioa: consultar.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da