Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Antolatu bidaia

Lacturale, behi-azienda interpretatzeko zentroa

Naturaren interpretazio guneak / NIZ

Eguraldia


25 abeltzainek fundatu zuten Lacturale 2005ean. Elkarrekin egindako ahalegin horren emaitza da beren marka daraman esnea ekoiztea: Lacturale. Horren zaporeak eta kalitateak ekoizpen integratu izanaren ziurtagiria lortu dute, eta, gainera, hainbat sari jaso ditu nazioko zein nazioarteko mailan.

Taldearen beste ekimen bat da jendeari informazioa ematea eta entretenitzea; horretarako, behi-azienda interpretatzeko zentroa ere sortu dute. Ordu eta erdiz, bisitariak Etxeberri ganadutegia ikusiko du (aurrerakoen hazkuntzako nabea, siloak, ekoizpen nabea, hobia eta esnetegia). Bisitaren lehen zatian, behiak nola zaintzen diren azaltzen da, baita esnea ekoizteko prozesua eta robot bidezko jeztea ere. Eta bigarren zatian, ikus-entzunezkoak lagun, ontziratzea eta merkaturatzea azaltzen da.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da