Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Antolatu bidaia

Estazio biologikoa

Naturaren interpretazio guneak / Hegaztien behatokia

Multimedia

Estazio biologikoa

Eguraldia


Ebroko ibar-basoetatik eta Errege Bardeako Natur Parketik hurbil, Arguedasko "El Raso" barrutian dago estazio biologikoa. Bi hektarea ditu, eta Erriberan eraiki den lehenbizikoa da. Hango lurraren fisionomia adierazgarria da, eskualdeko gainerako eremuen itxura bera duelako. Hain zuzen ere, landaredi naturalak estalirik eta arroz soroek inguraturik daude lur horiek.

Eraikin bioklimatikoa da estazioaren ardatz nagusia, eta Errege Bardeako harriez egindako garai bateko eraikina da. Zaharberriturik dago, eta bisitariak hartzen ditu ingurumen heziketako ikasgelan eta hegaztien behatokian. Instalazio horiek behar bezala horniturik daude estazioko jarduerak garatu ahal izateko.

Ingurumen heziketako ikasgelaren helburua da estazioak programaturiko jardueren berri ematea, eta arroz soroei eta hegaztiei buruzko heziketa eskaintzea, hango erakusketa iraunkorraren bitartez. Bertako hegazti deigarrien maketak nabarmentzen dira erakusketan. Esparru pedagogikoa osatzeko, hitzaldietarako aretoa eta naturari buruzko liburutegia daude.

Hegaztiak behatzea da estazioaren jarduera nagusia, hegazti anitzek hango esparruak erabiltzen baitituzte habia egiteko, gizentzeko eta babesteko. Horri esker, edozein urtarotan ikusten ahal dira txoriak. Teleskopioak eta prismatikoak daude behatokian, hango hegaztiei behatzeko, besteak beste: zingira-mirotza, amiamoko zuria eta galtzeko arriskuan dauden espezieak, zingira-berdantza, esaterako.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da