11 Izendapenen eta Kalitatearen feria - Mendavia
Antolatu bidaia

11 Izendapenen eta Kalitatearen feria

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Jarduera gastronomikoa

Multimedia

11 Izendapenen eta Kalitatearen feria - Encajeras de bolillo
icono pie de fotoEncajeras de bolillo
11 Izendapenen eta Kalitatearen feria - Ajedrez humano
icono pie de fotoAjedrez humano
11 Izendapenen eta Kalitatearen feria - Fiesta medieval
icono pie de fotoFiesta medieval
11 Izendapenen eta Kalitatearen feria - Ermita de la virgen de Legarda
icono pie de fotoErmita de la virgen de Legarda

Eguraldia

Encajeras de bolillo
Mendabiak kokaleku estrategikoa du Ebro ibaiaren ertzean, baita baratze emankor bat ere, herriari kalitate handiko produktu ugari oparitzen dizkiona. Horrelakoa da Nafarroan sor-markek eta kalitate-markek babestutako produktu gehien dituen herria. Hamaika dira guztira. Horrez gainera, mugako herria denez, gatazkak maiz gertatu eta kondaira ugari sortu dira betidanik.

Bertako aberastasun gastronomikoa eta kulturala ezagutarazteko asmoz, Mendaviak feria hau antolatzen du uztailaren bukaeran edo abuztuaren hasieran. Herri guztiak hartzen du parte, eta oso jaki gozoak dastatu eta erosteko aukera izaten da, hala nola Lodosako pikillo-piperra, Errioxako JDko ardoa, cava, zainzuriak, olioa, patxarana, Tuterako orburua, bildotsa edo aratxea. Jardunaldiaren osagarri, artisautzako feria tradizionala eta jende guztiarentzako tailerrak.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa