Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Antolatu bidaia

Ardo Gorriaren Eguna

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Egun tematikoa, Jarduera gastronomikoa

Multimedia

Ardo Gorriaren Eguna - Día del Rosado
icono pie de fotoDía del Rosado
Ardo Gorriaren Eguna - Día del Rosado
icono pie de fotoDía del Rosado

Eguraldia

Oharpena

CORONAVIRUS: La información de este portal que contiene fechas y horarios ha sufrido cambios. Se aconseja reconfirmar cualquier información con los gestores.

Día del Rosado
Bi harribitxi ditu San Martin Unxek: ardo gorria, alde batetik, eta Tourseko San Martin elizako kripta erromanikoa, bestetik. Ardo Gorriaren Eguna aukera paregabea izaten da lehena gozatzeko eta bigarrena ezagutzeko.

Festa horretako ekitaldiek egun osoa betetzen dute, baina, zalantzarik gabe, txistor-jatea eta ardoen dastaketa jendetsuenak izaten dira. Artisautzak eta musikak herriko kaleak kolorez janzten ditu, eta ardo gorria protagonista da, udalerriko lau upategietako ardo beltzekin eta zuriekin batera. Era berean, fruta-gustuko edari horri buruz jakinaren gainean mintzatzeko eta hura gozatzeko, ikastaro bat egiten da interesdunek ardo dastaketan lehen urratsak egin ditzaten.

Herrian eta bertako upategietan barnako bisita gidatuek osatzen dute programazioa. Tourseko San Martin elizako kripta erromanikoa, Nafarroan hobekien zaintzen den ederrenetariko bat, jardunaldiaren bukaera kulturala izaten da.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria SAN MARTÍN DE UNX
  • Zonaldea Erdialdea
  • Esteka interesgarriak
  • Mota Egun tematikoa, Jarduera gastronomikoa
  • Data
    • 2020/06/07
      2021 zehaztu gabe.