Enarak berriz itzuli dira, eta gelditzeko oraingoan. Habia kuartel zaharrean egin dute,
Izaba erdiko etxe tradizionalean. Zuraren eta harriaren artean, hantxe laketu dira euren kontuak guri jakinarazteko, baita
nafar Pirinioetako ekialdeen dagoen ibarraren historia, Erronkari ibarrarena.
Enarak da, hain zuzen ere, Erronkariko neskatxa espartingileei eman zieten izengoitia, urtero, udazkenean, Maule hiriraino (Frantzia) abiatzen baitziren, oinez, eta bertan udaberria hasi artean gelditu. Joan-etorri hura, eta euren jantzi ilunak, aulki zuri batez osatzen zutena, dira goitizen horren justifikagarri. Gaur egun, beren memoria guztiak
ibarreko etnografia zentroan topatuko dituzu.
Eraikin tradizionala da, hiru solairutan banatua, eta
Erronkariko nortasuna atxikitzen duten ehunka pieza zahar daude bertan. Museoan informazio-panel ugari, ordenagailu elkarreragileak, ikus-entzunezkoak eta bideoak; denak ibarreko bizimodua ezagutarazteko, batez ere, artzaintza, etxea eta jokoa alorren gainean.
BanaketaBeheko solairuan turismo-bulegoa dago, harrera-lekua, denda txiki bat, baita Erronkariko etxe tradizionaleko sukaldea zein egongela agertzen dituen alde bat ere, familia baten oroigarriak eta guzti.
Lehendabiziko solairuan ibarreko lanbide tradizionaletako tresnak ditugu ikusgai, batez ere almadiaren eta artzaintzaren ingurukoak. Hauekin batean,
Erronkariko jantziak, zinez dotoreak, eskuz josiak izan direnak.
Azken solairuan haurren jarduerak biltzen dituen tokia da, eskola, jokoak, jaialdiak eta dantzak. Txikienek sutondoko ipuin-kontalarien kontakizunak izugarri gozatuko dituzte. Museoan betiko bizirik izanen den beste kontu bat
Erronkariko uskara duzue, Europako mintzaira zaharrena jotzen den euskalkia. Hala, bada,
Onki Xin Oroitzapen Etxera.