Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Antolatu bidaia

Andosillako gurutzetako bizidunak

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Aste Santuko ekitaldia, Jai erlijiosoa

Multimedia

Andosillako gurutzetako bizidunak

Eguraldia

Oharpena

CORONAVIRUS: La información de este portal que contiene fechas y horarios ha sufrido cambios. Se aconseja reconfirmar cualquier información con los gestores.


Ostegun santuko goizean zehar, Kristoren pasioaren antzezpen biziduna biltzen dute Andosillako kaleek. Hogeita hamar bat bertako aritzen dira horretan. Orain dela hamarkada bat baino gehiago hasi zen egiten, Javier Leoz parrokoaren ekimenez, eta nahiko finkatuta dago jadanik.

Hasteko, Pilatosen judizioa dago, herri hebrearraren aurrean (herriko kintoak dira hebrearrak).

Gero, Kristok gurutze astuna (100 kilo baino gehiago) hartu eta geldo-geldo, nekearen neke abiatzen da plazaraino iritsi arte. Plazan, gurutziltzatu egiten dute, lapurren ondoan.

Gurutzefikatzea da, noski, unerik hunkigarriena, oso modu errealistan egiten baita. Bidean zehar jarritako megafoniari esker, partehartzaileen elkarrizketak aditu daitezke zuzenean. Pasio bizian antzezten dituzte pertsonaia biblikoak.

Ekitaldia egin eta gero, azoka hebrearra dute eskura bisitariek, Napar Bideak elkartearen eskutik.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria ANDOSILLA
  • Zonaldea Erribera
  • Esteka interesgarriak
  • Mota Aste Santuko ekitaldia, Jai erlijiosoa
  • Data
    • 2020/04/10
      2021 zehaztu gabe.