Elkarren hurbil (Malerrekan, Bidasoatik hegoaldera) dauden bi herri hauek data ofizialak heldu baino lehen ospatzen dituzte inauteriak,
urtarrilaren azken astean, hain zuzen. Ekitaldi nagusia bi zanpantzarrek egiten dituzten desfileek osatzen dute: bata,
astelehenean, Iturengo kaleetatik, eta bestea,
asteartean, Zubietakoetatik.
Joaldunak, bi herrietako biztanleez osatutako konpartsak, honela jantzita ateratzen dira: abarkak, parpailak dituzten gonazpikoak, ardi-larruzko zamarrak gerrikoan eta besoetan, koloretako zapiak lepoan,
ttuntturroa (zintak dituzten txano konikoak) eta zaldi-zurdazko isipua eskuin eskuan. Joaldunekin batera
Mozorroak ere inauterietako pertsonaiak dira.
Hunkigarria irudituko zaizu, zinez, giltzurrun aldeari lotuta daramaten joareek sortutako dunbotsa, aldakak erritmoan mugitzen sortzen dena.