Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu. KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Bertsoaroa 1987. urtean sortu zuten Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozaleen Elkarteak, euskal kulturaren arte horren etorkizuna eta transmisioa bermatzeko.
Urtearen amaieran egin ohi da, eta bertsozaletasunaren inguruko jarduerak egiten dira: bertsolari emanaldiak, hitzaldiak eta kontzertuak.
Ahozko, kantu bidezko tradizio hori aspaldi-aspaldikoa da eta belaunaldiz belaunaldi transmititu da, etxe eta ostatuetan. Bertsoen edukiak ez dira aldatu, bizitzaren eguneroko gaiak jorratzen baitituzte, inprobisazioaren baldintzarekin.
Kokapena
Oharrak
Nafarroako txapelketa martxoan egiten da. Halaber, Iruñean ziklo garrantzitsu bat egoten da urritik azarora.
Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da