Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Antolatu bidaia

Almadiaren eguna

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Egun tematikoa

Multimedia

Almadiaren eguna
Almadiaren eguna

Eguraldia

Oharpena

CORONAVIRUS: La información de este portal que contiene fechas y horarios ha sufrido cambios. Se aconseja reconfirmar cualquier información con los gestores.


Basoen ustiapena aspaldi-aspaldidanik izan da diru-sarreren iturri nagusia Pirinioetako ibarretan. Eta bertako ibaiak egurra Ebro ibaiaren ur lasaiagoetara eramateko bide ziren.
Saldu eta transformatu egiten zen han. Almadien bidez garraiatzen zen egurra, hain zuzen. Almadiak baltsak dira, landare sokek elkarri lotutako enborrek osatuak, eta muturretan arraunak dituzte. Arriskutsua zen ibaiaren ibilgutik joatea haiekin.

Erronkari, Zaraitzu eta Aezkoako almadiazainak oroitu eta omentzeko asmoz, Almadiaren Eguna egiten hasi zen, Interesa Turistikoko Festa Nazionala izendatu zutena 2005ean. Horrela, udaberri oro, apirilaren amaieran edo maiatzaren hasieran, eta milaka ikusleren aurrean, almadiek berriro ekiten diote Eska ibaiaren uretatik jaisteari. Ibilbidea, kasu honetan, Burgiko erdi aroko zubian amaitzen da.

Ekitaldi ikusgarria da, ondoko jarduerak ere biltzen dituena: musika emanaldiak, artisautza azoka, dantzak, erakusketak, herri bazkaria, ikus-entzunezkoen proiekzioak, herri kirola, dantzaldia eta nafar pertsona famatu batzuei "Urrezko almadia" ematea.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria BURGUI
  • Zonaldea Pirinioak
  • Web
  • Esteka interesgarriak
  • Mota Egun tematikoa
  • Intereseko adierazpena Interes Turistiko Nazionaleko Jaia
  • Data
    • 2020/05/02
      2021 zehaztu gabe.