Bi lagun animaliaz mozorrotuta

Abentura-parkeak Nafarroan

Zure adrenalina deskarga paisaiarik onenean

Bisitan etorri zara Nafarroara eta zure txikiek inoiz ez bezala pasatzea nahi duzu?  Edo, akaso, talde bat zarete eta errutinatik ateratzeko gogoa duzue?  Bikotekidearekin edo bakarrik heldu zara jarduera eta lasaitasuna elkartzera?

Beno, bada leku bat Nafarroan —zazpi, egia esan— zure lagunak eta zu zerorri gustura asko egotekoak.  Berdin dio familia, lankideak edo maitatiak zareten.  Gauza bakarra izan behar duzue: abentura polit bat bizitzeko gogo handia. 

Erorketa librea Sendavivan

SENDAVIVA PARKEA

Urtero bezala, martxoan, Sendaviva Naturaren Parkeak berriro irekitzen ditu ateak.


Atrakzioak, natura eta ikuskizunak aurkituko dituzu familientzako aisialdiko parke honetan. Arguedasen dago, Nafarroako Errege Bardeako Parke Naturalaren ondoan. Ingurune erdi-basamortua da, Parke Natural eta Biosferaren Erreserba izendatua.

Planeta osotik etorritako 1.000 animalia baino gehiago aurkituko dituzu, hogeita hamar bat atrakzio izango dituzu gozagarri (haietako asko uretakoak, udako beroari aurre egiteko apropos-aproposak) eta familia osoak egun izugarri batez gozatzeko ikuskizunak eta jarduerak izango dituzu eskura. Gainera, 2023 honetan, 20. urteurrena dela eta, Sendavivak beste berrikuntza asko ekarriko dizkizu.
Entretenimendu aparta, natura bete-betean!

  • Sendavivako atrakzioak

    Erne atrakzioekin, fantasia hutsa baitira.  Eta ezin hobeak jende guztiarentzat: lasaienekin hasi eta ausartenekin buka

    Txalupak, tirolinak, bobsleigha, aulki hegalariak, etxe sorgindua, ur labirintoa... Eta beste anitz, oso erakargarriak eta, batez ere, dibertigarriak.

    Goaaaazen!

  • Sendavivako animaliak

    Hainbat gunetan taldekatuta aurkituko dituzu eta bide batzuk dituzu haietara ailegatzeko.

    Adibidez, Abeltzaintza Bidea —Aurizko zaldiekin eta Nafarroako behokekin— Hegazkin Bidea edo Exotikoen Bidea —kanguruekin, tigreekin eta zebrekin—, eta, horrela, 8 bide desberdin.

    Animaliak gustuko badituzu, kostako zaizu nondik hasi aukeratzea.

  • Sendavivako ikuskizunak

    Segi ongi pasatzen. Adin guztietako pertsonentzako ikuskizunak ditugu oraingoan.

    Ongietorri ekuzkizuna, Xamanaren sekretua, txotxongilo antzerkia eta baita zirku emanaldia ere, familia osoari irribarre bat baino gehiago eginaraziko diona   

  • Sendavivako zerbitzuak

    Instalazioetan denetatik duzu, ezertaz arduratu beharrik izan ez dezazun: 7 jatetxe, era guztietako janariekin; aparkaleku handi bat (autokarabanentzako zerbitzuak ere baditu); dena irisgarria gurpil aulkientzako eta haur kotxeentzako, kontsigna ere bai; eta denda bat zure oroigarri gogokoenak erosteko.

    A! ostatu bitxi bat ere —baso bat balitz bezala birsortua—, parkea ongi ezagutzeko, gaua egitea erabakitzen baduzu.   

Tirolina-jaitsialdia Irrisarri Land parkean

Irrisarri Land

Eta pittin bat iparralderago, Kantauri itsasotik gertu, hurrengo helmuga: lgantzi, Bortzirietako eskualdean. Han landa resort bikaina aurkituko duzu, eta ez zaio ezer falta.  Begira, begira:

  • Irrisarri Landeko jarduerak

    Leku honetan ez da inoiz bukatzen dibertsioa.

    Begira, jende guztiarentzako jarduera anitz ditu parkeak: ibilbide tematikoak (zentzumenak, mitologia, abentura), arborismoa, zubi tibetarra, tirolinak, pendulua, laser tag edo disc golfa, bai eta pump track zirkuitua ere.

    Baita beste gauzatxoren bat ere, zure jakin-mina pizteko utzi duguna.  Zer ote da?

  • Irrisarri Landeko zerbitzuak

    Aurreratu dizugunez, resorta da hau, eta horrek esan nahi du behar duzun guztia aurkituko duzula bertako instalazioetan.

    Hiru ostatu mota: aterpetxe koloretsu bat, taldeentzako ezin egokiagoa, hiru izarreko hotela, antzinako jauregi batean, tradizioa eta modernitatea ezin hobekiago nahasten dituena, eta luxuzko bordak, ihesaldi erromantiko bat egiteko primerakoak. 

    Gainera, bi jatetxe ditu, bata informala eta bestea egilearena, zure saririk onena izanen dira horiek abentura eguna amaitu ondoren. 

    Eta itxaron, kasualitatez  ekitaldiren bat antolatu nahi baduzu Nafarroan —enpresakoa edo familiakoa—, badute gune bat hemen, Mirador de Yrisarri, bereziki horretarako diseinatua.

Sentitu al duzu Irrisarriren deia?

Ba antolatu hemen zure hurrengo bisita

Irrisarri Landen inguruak

Hauek instalazio zoragarriak izanagatik, Bortzirietan barna buelta bat egiteko gogoa baduzu, bertako herrixkak bisitatu bezalakorik ez dago, ezin politagoak baitira.

Adibidez, Bera dotorea, kontu handiz zaindutako oinetxeak dituena, ederki asko apainduak. Edo aldameneko herria, Lesaka, industria tradizio handikoa eta arkitektura aberatsekoa. Joatera animatuz gero, ez galdu Tourseko San Martin Eliza, eta herrigune zoragarria; hari itxura polit askoa ematen dio ibaiak, zeinak herria bi petrilen artean zeharkatzen baitu. Ikusiko duzu zer polita den.

Neskatikoak arroila jaisten abentura-parke batean

Nafarroa Abentura

Eta iparraldera goaz orain, Baztan haran piriniotarrera.  Nafarroa Abenturak zure eskura jartzen dituen bi parkeak bisitatuko ditugu oraingoan.  Jakin ezazu aire zabaleko jarduera ugari eskaintzen dituztela eta kostako zaizula aukeratzea.  Begira, begira

  • Baztan Abentura Park

    Elizondo ondoko parke honek pultsazioak igo eta hankak dardarka jarriko dizkizu bere proposamenekin.

    Tirolinaz osatutako bi zirkuitu, bata helduentzat eta bestea txikientzat, ferrata bidea ikuspegi izugarriekin, megapendulua 142 metroko hegaldiarekin —glup—, hainbat ibilbide eta arroil-akuapark naturala, txirristen eta putzuen artean.

    Esan dizudana, dantzan hasiko da zure bihotza.

  • Bertiz Abentura Park

    Narbarten, Bertizko Jaurerriko Natur Parketik oso gertu duzu bigarren proposamen hau, aitzinekoa baino pixka bat arinagoa.

    Bi jarduera oso desberdin egiten ahalko dituzu hemen, biak ere, aldi berean, guztiz zirraragarriak.

    Bata arborismoa da, hau da, zuhaitzen arteko altuerako zirkuituak, soketatik, sareetatik eta tirolinetatik mugitzeko.

    Bestea, paintballa.  Bai, horixe bera, basoaren erdian beste taldeari pintura bolak botatzen ibiltzea.  Parkean beharrezko ekipamendua emanen dizute, eta dutxatzen utziko dizute bukatzean.

    Plan bikainak biak ere, koadrilan edo familiarekin ongi pasatzeko.

Zer gehiago behar duzu?  Ezer gutxi, egia esan.  Arropa erosoa, konpainia ona eta espiritu abenturazalea.  Bi parke horiek xehetasunez ezagutzeko, jo ezazu haien webgunera, eta, gainera, ostatu hartzeko iradokizunen bat ere ikusiko duzu

Alrededores de los parques de Bertiz y Baztan

Vamos con un par de ideas de ocio que te pillan cerca de los dos parques.

El primero, Elizondo, que te queda a tiro de piedra y es uno de los pueblos más encantadores del norte de Navarra. Y si te has leído la Trilogía del Baztan de Dolores Redondo, con más motivo todavía.

El segundo, el Parque Natural de Bertiz, un bosque esplendoroso con varias rutas de senderismo y otros secretos que no te puedes perder.

Artamendia Abentura Parkea

Nafarroako erdialdeko abentura parke batera joanen gara orain.  Zangozerriaren txanda da, Oibar udalerrian.  Parke txiki honetan familia osoak primeran pasako du zuhaitzen adaburuetan saltoka tximuak bezala

  • Artamendia Abentura Parkea

    Artamendia Abentura Parkea

    Arborismoa dugu hemen ere, goazen ba!

    Maila ezberdineko bi zirkuitu, oihaneko errege edo erregina sentitzeko basoko altueretan. 

    Zubiak, plataformak, eskailerak eta tirolinak.. urteak kentzen dituzten oihu horietakoren bat baino gehiago eginaraziko dizute, hori seguru.

    Artamendia Abentura Parkeko jarduerak

Artamendia Abentura Parkearen inguruak

Eskualdea ezagutzeko aprobetxatu nahi duzu parkera egin duzun bisita?

Primeran, bada. Lehenbizi hiriburutik pasatu behar duzu, Zangozatik. Ondare arkitektoniko hagitz interesgarria du —Andre Maria eliza eta haren portada erromanikoa, ikusgarri nabarmenenak—, eta, gainera, gastronomia oso aberatsa: ezin alde batera utzi bertako potxak!

Irunberriko arroila miresgarria ezagutu gabe ere ez zenuke alde egin beharko. Nafarroako paisaiarik malkartsuenetako bat da, eta bertan paseatu, bizikletan ibili eta putreak zure buruaren gainetik hegan ikusten ahal dituzu. Ez zaizu berehalakoan ahaztuko paisaia hori, ez horixe.

Hau da hau abentura eta ez Indiana Jonesena

Errutina hautsi nahi baduzu eta zure zainetatik odola dabilela sentitu nahi baduzu eta ez hortxata, aukeratu zure norakoa eta aitzina.  Ez al dakizu bada abentura horietan hastea dela garrantzitsuena?  Hori horrela da, Jones doktoreak hala esan baitigu.

Lagun taldea arroila jaisten

Eta energia txute horren ondoren, zerbait lasaixeagoa?

Bai, jakina. Hementxe dituzue erritmo motelagoan gozatzeko plan batzuk.

  • Orreagako colegiata Orreagako kolegiata

    Orreagako kolegiata

    Donejakue Biderako sarrera ederrenak zuri ere irekiko dizkizu ateak

    Zer ikusi Orreagako inguruetan

  • Zugarramurdiko leizea Zugarramurdi eta beste leize batzuk

    Zugarramurdi eta beste leize batzuk

    Sar zaitez milaka urteko unibertso batean eta sorginkeriari buruzko kondairetan.

    Ezagutu Nafarroako alde magikoa

  • Jendea Erriberriko Errege-erreginen Jauregiko dorrean Erriberri

    Erriberri

    Gaztelu bat —eta bere hiribildua— Erdi Aroko egiazko fantasia.

    Eraman nazazu zaldunen eta printzesen iraganera