Iruñeko Planetarioak itxura zilindrikoa du eta kolore okre eta urdinetan egina dago. Era horretako planetariorik handiena da Espainian. Bere ohiko proiekzioez gain, ugari ere egiten dira erakusketak eta mintzaldiak. Urtero, berrehun milatik gora bisitari izaten ditu. Ez da harritzekoa Infanta Cristina Borboikoak 1993an zabaldu zuen zentro hau hiriko erreferentzia bihurtu izana kulturan, zientzian, turismoan eta hezkuntzan.
Auditorioa du eta proiekzio gela zabala kupula handi batean azpian. Ortzia bere osoan hartzen du eta horrek aukera ematen du zeru izartsuaren simulazio ezin hobea egiteko. Gainera, inolako arriskurik gabe, gure jarlekuan eserita gaudela, unibertsoaren historia osoan murgilduko gara.
Eraikinak 4.000 metro karratu ditu bi solairutan banatuak.
Solairu nagusian kultur jardueretarako eremu nagusiak daude: auditorioa, erakusketa gela nagusia eta proiekzio gela.
240 lagunentzako tokia du
auditorioak eta mintzaldi, biltzar eta mahai inguru ugari egiten dira. Erakusketen eremu nagusian, eta zodiakoaren ikurrak gordeta dauzkan beira-arasa baten azpian, ikusgai jartzen dira arte eta zientzia erakusketak, bai eta gizarte eta kultur intereseko beste jarduera batzuk ere.
Bestalde, izarrak, planetak, edonolako irudiak, bideoak eta efektu bereziak proiektatzeko sistema sofistikatuak daude
Tornamira proiekzio gelan. Jende guztiarentzako proiekzioak izaten dira eta lantzen dituzten gaien artean, batzuek astronomia gure kultur ingurunearekin lotzen dute. Denboraldi bakoitzean, Planetarioak hainbat programa eskaintzen ditu. Hona hemen programa horien izenburu erakargarriak: "Luces en la noche", "Mirando hacia lo alto", edo haurrentzakoak: "La noche del vampiro" eta "Izar eskola.
Planetarioko dendak bisitariaren eskura jartzen ditu oroigarriak eta erreferentziazko materialak (liburuak, posterrak, jokoak) astronomiari eta beste zientzia batzuei buruz. Gainera, hainbat tailer ere izaten dira: ikus-entzunezkoak, argazkia, bideoa, soinua, elektronika, hala nola beste erakusketa gela batzuk, biblioteka eta ikastaroak egiteko gelak.
Lente eta motore mekanismo konplexua behar da, proiekzio gelan ilargiko paisaia, urrutiko galaxia edo zeru izartsua agertzeko. Proiektore nagusiaz gain, gelan badira gardenkietarako 50 proiektore eta hogei efektu berezi, den-denak informatika bidez kontrolatuak. Puntako teknologiarekin batera, hiru bideo-kanoi erabiltzen dira mugitzen ari diren irudiak emateko. Emaitza gogoangarria da.