"Muñoz Sola" arte modernoaren museoa
Tuterako monumentu-auzoaren erdian dago, hau da, Nafarroako Erriberako hiriburuan. Plaza Zaharrean -katedralaren eta decanal jauregiaren ondoan- aurkituko dugu eraikin interesgarri hau, aspaldian nobleen bizitokia izan zena.
Beraiztarren jauretxeaEraikina goitik behera zaharberritu dute bertan museoa kokatzeko. Hasieran, Beraitz familiaren bizitokia izan zen. Beraiztarrak Tuterako nobleak ziren eta Erdi Arotik aurrera hainbat kargu izan zituzten Nafarroako Gorteetan eta Tuterako merinerrian. XV. mendearen bukaeran, nobleak bizitzeko tokirik gogokoena bilakatu zen katedral ingurua eta, horrela, Beraiztarrak alde zaharraren bihotzera joan ziren bizitzera.
Garai hartako modari jarraiki, auzo horretako
Erdi Aroko etxe estu eta deserosoak baliatu zituzten areto zabaleko jauretxeak eraikitzeko. Hasierako eraikuntza gotikoa izan zen, baina hartatik gauza bakarra iritsi zaigu, hots, Beraiztarren armarri kuartelatua, eta etxe horretako fatxadan ageri zaigu garai baten lekuko. Eraikina osotara birmoldatu zuten barrokoan.
Museoko margolanakEtxearen historia alde batera utzita, museoan badira margolan bilduma interesgarri batzuk. Nagusiki, bi atal daude, biak aski desberdinak: Tuterako César Muñoz Sola artistaren lanak eta XIX. mendeko pintura frantziarraren bilduma bat, tuterarrak bere bizitza osoan bildutakoa.
César Muñoz Sola (1921-2000) artistaren ezaugarriak dira bere lanen kalitate teknikoa, kolorea maisutasunez erabiltzea eta errealitatea fidel islatzea. Urrundu egiten da XX. mendeko europar abangoardietatik, eta
errealismoari eta Frantziako inpresionismoari lotzen zaie.
Bizitzan osatu zuen bilduma bere gustuen isla da: XIX. mendearen izaera figuratiboa, forman duen estetika hauslea eta "modernoa" eta, horrekin batera, Frantziako pinturak ezaugarri izan zituen abangoardiako mugimenduekiko loturak: erromantizismoa, errealismoa, inpresionismoa eta postinpresionismoa.
Margolanik nabarienen artean hauexek daude:
Cahours, Foubert, L'Hermite edo Montagneren landa paisaiak, Wittmannen hiri paisaiak, Lecompte eta Maillarden itsas paisaiak edo Adlerren mihise hau: "Gizonak kafetegian". Teknikari eta konposizioari begira Cézanneren estilotik hurbil dago.
Aprobetxatu museoak eskaintzen dizun azken kokaleku ezin hobea
Tuterako alde zaharrean ibiltzeko. Aurkituko duzun hirian elkarrekin bizi izan ziren musulmanak, judutarrak eta kristauak 400 urtetik gora. Eta ez alde egin hiritik Ebro ibai bazterreko baratzeetako
barazki goxoak dastatu gabe.