Tradizio handiko inauteria da. Ongiaren eta gaizkiaren indarrek elkarren kontra egiten dute hainbat egunetan zehar. Bataila sinboliko horretan, zuzentasun egarriak herriaren haserreak justifikatzen ditu.
Inauteri astearte bakoitzean,
Miel Otxin lapur mitiko eta gaiztoa harrapatu, epaitu eta sutara botatzen da Lantz herri txikian. Panpina 3 metrokoa da, atorra estanpatua, praka urdinak eta gerriko gorria janzten ditu eta txano koniko ikusgarria darama buruan; besoek gurutzearena egiten dute.
Horretaz gain, pertsonaia hauek osatzen dute segizioa:
Ziripot, gizon barregarri eta lodikotea, gorputza lastoz beteriko zakuez estalia duena eta baldar ibiltzen dena; horri segika,
Zaldikoa, zaldi basatia, eraso egiten diona lurrera bota arte;
Arotzak, mailuak eta kurrikak daramatzatenak eta Zaldikoaren atzetik korrika doazenak, ferratzera; eta, azkenik,
Txatxoak, animalia larrutan jantzita, bertan daudenak zirikatzen dituztenak, makilak eta erratzak daramatzatelarik.