Eskualdeko buru eta zerbitzu zentroa, Tafalla Iruñeko hegoaldean dago, hiriburutik 37 kilometrora eta Erriberritik oso hurbil.
Zidakos ibaia haren erditik igaro dela, Erdi Aroko kutsua gordetzen du bere alde altuan eta aire modernoagoa erdialdean, dendak eta zerbitzuak han direlako.
Plaza tafallarren bilgune dugu, eta gertakari nagusien eszenatoki. Hango iturri orijinala ia hiriaren sinboloa da.
Tradizioak dioena egia esatera,
Tubal, penintsulako lehen biztanlea, izan zen haren fundatzaile. Honek izena ematen die herriko kale bati zein ospe handieneko jatetxeari. Alde zaharreko karrika meharrak, harrizko etxeez inguraturik, herriaren patrimonio osoa deskubritzeko gonbite ederrak dira.
Nabarmendu beharrekoak dira
ehunka urte dituzten jauregietako aurrealdean dauden hogeita hamar
jauregi-armarriak baino gehiago, Feriako markesarena, kasu, edota
Mencos izenekoa, Errekoleten komentuari arku ezagun batez atxikia.
Santa Maria eliza,
Juan de Anchietaren erretaula barnean duena, erromanismoaren obra gorenetakoa, eta harresi zaharraren nahiz jauregi zaharraren aztarnak dira, azkenik, hiriaren patrimonio-obrak.
Ostiralero egiten den azokaz gain, hiriak, XV. mendetik, otsailaren 9an
ganadu feria antolatzen du, Nafarroako jendetsuenetakoak. Urriaren 25ean beste ganadu-feria bat egiten da.
Tafallarrak
erromerian joaten dira Uxueraino San Markos (apirilaren 25ean) egunaren ondorengo igandean.
Hiria ezagutzeko, beste data ezinbesteko bat, herriko jaiak dira, abuztuan ospatzen direnak eta
entzierroengatik eta zezenketetatik sona handikoak. Tafalla, gainera, ezaguna da "
El Caserío" izeneko gozokiak bertan egiten direlako.