Muino batean,
Donejakue bidearen erdian, Gares eta Lizarra artean, hantxe dugu Zirauki, Erdi Aroko itxura duen herria. Harlanduzko etxetzarrek armarriak dituzte, eta horietan etxearen jabearen izena azaltzen da, bai eta zein urtetan eraiki zuten ere.
Etxeak ilaran daude harriztatutako karrika erradial eta zentrokideen bi aldetara; guztiak
San Roman elizaren inguruan daude. Elizak eraikuntza gotikoa, portada zorrotza eta arkuteria polilobulatua ditu, eta, aldaketa franko izan baditu ere, gotorleku planta du oraindik ere.
Donejakue bideari jarraituz gero,
erromatar galtzada hartuko duzue Ziraukitik irteteko. Galtzadan, oraindik ere, espaloiak eta zoladurak mantentzen dira, bai eta zubi erromatar bat ere, zeinari 1702. urtean goialdea aldatu baitzioten.