Bidasoa ibaiak eta Zia errekak egindako ibarrean kokaturik dago Bera herria; Ibardin eta Lizuniaga mugabideak Frantziarako ate dituela, Bortzirietako azkena.
Herri dotore bat da, bi gune nagusitan banatua dagoena: bat
San Esteban elizaren itzalpean, hasieran dorre-etxe gotikoa izan zena, eta bestea Alzate auzo pintoreskoaren inguruan, ederki zaindutako etxeak nabari dituena.
Bi herri guneak batzen dituen
Legia karrikak opari egiten dio bisitariari, herriko etxe gotiko bakarra bertan baitago.
Udalerri horretako kaleetan barrena ibiliz, oinetxe zoragarriak ikusiko dituzu. Horietako batzuetan familia ospetsuak bizi izan ziren,
Baroja familiaren Itzea etxean, esaterako.
Udaletxeak, halaber, txunditurik utziko zaitu. Barroko estiloko eraikin horrek
marrazki alegoriko polikromatuak ditu hormetan. Fatxadak, ondorioz, oso itxura berezia du.
Julio Caro Barojak egin zituen marrazki horiek.
Nafarroan mantendu diren antzinako dantza zenbaitek nekazaritza- zein abeltzaintza-jardueren errito zaharrak gordetzen dituzte. Berako
Makil dantza, kasu, dantzarien mugimenduak jorraldi lanarenak baitira. Herriko bestak abuztuaren hasieran ospatzen dira, San Estebanen omenez.