Baztanen kokaturik, Elizondotik minutu gutxira, ibar osoak hain berezkoa duen paisaia berdeaz inguraturik, Arizkun dago, Baztango herri tipikoen adibide bikaina. Herria sei auzotan dago banaturik, denetan aipagarriena Bozate delarik.
Dirudienez, auzo horretan
"agoteak" bizi ziren antzina.
Gizarteak baztertutakoak ziren, eta asko espekulatu da gai horren inguruan. Bozaten,
Santxotenaren atari zabaleko museoa dago, eta, horretan, historia, artea eta tradizioa batzen dira, egurraren bitartez.
Halaber,
Ursuatarren jauregia, Nafarroako leinurik zaharrenetarikoaren sorlekua, alegia, ikusteko aukera duzue. Herriko eraikin erlijiosoen artean, aipatzekoak dira, batetik,
San Joan Bataiatzailearen eliza, eta horren kanpandorre lerdena, eta, bestetik, Aingeruen Andre Mariaren komentuan dagoen XVIII. mendeko fatxada barroko bikaina.
Ohitura errotu-errotuak daude Arizkunen, eta, esaterako,
behinolako inauteriak mantentzen dira oraindik, hartza pertsonaia nagusia delarik.
Bisita gidatua
Deskripzioa:
visitas guiadas al pueblo y lagar de sidra de Gamioxarrea. Imprescindible concertar con antelación.
Enpresa kudeatzailea:
652 162 103 / 696 133 686