Urbasa eta
Aralar mendiez inguraturik, Altzania mendiaren oinetan, Burunda eta Altzania ibaien elkargunean, hantxe dago Altsasu,
Sakanako herrigunerik garrantzitsuena. Nafarroa, Gipuzkoa eta Arabaren arteko komunikazio ardatza da, bai errepidetik bai trenbidetik, eta, ondorioz, industria gune garrantzitsua da.
Badira ehun urtetik gorako etxeak, portaleak eta bao txikiak dituztenak; guztiak
Jasokundearen Andre Mariaren elizaren inguruan. Elizaren barrualdean, erretaula erromanista aparta ikusi daiteke, horren eskulturek eta polikromiak ezin estimatuzko kalitatea dutelarik.
Foru plazan Jose Ulibarrenaren eskultura bitxia dago ikusgai. Antzinako intxaurrondo batez baliaturik, irudi ezberdinak landu zituen, Altsasu funtsean zer den bikain irudikatzen dutenak: ohitura errotu-errotuak, mitologia, natura, pilota eta musika.
Herriaren erdialdean, lorategi batean, tren-makina "japoniar" elektriko bat jarri da, Espainiako trenbideen sarean ibili zen mota horretako lehenbizikoetako bat.
Herritik hurbil,
Otadiako Kristo mirarigilearen baseliza altxatzen da; barruan, erretaula barroko batean, XVI. mendeko Kristoa ikus daiteke.