Etxalarrek 850 biztanle ditu eta Nafarroako iparraldean dago, Pirinioen
mendebaldeko mugan, Kantauri itsasotik 25 bat kilometrora. Bortzirien eskualdean kokatua dago. Beraz bost herri dira: Arantza, Igantzi, Lesaka, Etxalar eta
Bera. Herri horiek guztiek hiribilduaren titulua jaso dute historian eta Frantziako mugatik hurbil egoteak markatu du beren izaera, bai eta XVI. mendetik XIX. mendera inguru osoan izandako burdinolek ere.
Usategiak eta ehiza.Ezerk eman badio ospea Etxalarri, usategiak izan dira. Trepa izeneko dorre luze horietatik ehiza molde zaharra egiten da, XV. mendekoa zehazki, eta etxalartarrek mendez mende ohiturari eutsi diote, Penintsulako gainerako lurraldeetan debekatua egon arren.
Horrela, urriaren 1etik azaroaren 20ra, Frantziatik datozen usoak hegoalderantz "pasatzen" direnean, usozaleek zurezko paleten itxura duten makilak botatzen dituzte airerantz. Makila horiek hegazti harraparien hegaldia irudikatzen dute. Usoek, orduan, beherantz jo eta zuzenean sareetan korapilatzen dira. Mugaz alde bateko zein besteko ehiztariak aritzen dira horretan eta egun nagusia urriko hirugarren igandea izaten da,
"Usategien egunasoaren Eguna" ospatzen baita.
Usategiak Larrun eta Arxuria mendien arteko lepoan daude, Etxalar eta Sara (Frantzian kokatua) herrien artean, Iarmendiko hegalean.
Usadio hori gozatzeko edo hariztiz, pagadiz eta gaztainadiz beteriko inguru eder honetan dauden usategiak ikusteko, errepide hau hartuko dugu: Lizarrieta mendatean barna Etxalartik Frantziara doana. Herritik 8 kilometrora dagoen gain hartatik bost minututan iritsiko gara ehiza postuetara. Ikuspegi ederrak daude alde guztietara.
Ehiza garaian, egunero egiten dira bisita gidatuak. Baina, behar-beharrezkoa da aurrez erreserba egitea. Hona telefonoa: 690 26 77 56.
Azaroan bazatoz,
Ehizaren Gastronomia Jardunaldiek sekulako aukera emanen dizute inguru horretako jatetxeetan zapore handiko platerak dastatzeko. Horrela, prezio eskuragarrietan, besteak beste, plater hauek ahogozatzeko parada izanen duzu: usoa saltsan edo onddoekin, oreina edo basurde gisatua goarnizioarekin.
Ibilaldia herrian barnaEtxalarko herri arkitektura aberats-aberatsa da zinez. Zehazki, XVI. mendetik XVII. mendera arte eraikitako etxeak dira. Etxe handiak dira, silarriz egindakoak eta zurezko balkoiak dituzte. Erdi Aroko dorre bat nabarmenduko dugu. Gaztelua deitzen diote eta erresumako arma-etxea izan zen.
Karrikaz karrika lasai ibili ondoren, ez galdu
Jasokunde elizan dauden
hilarriak ikusteko aukera. Kanpoaldean, kanposantu zaharreko arrastoak daude. Zehazki, XVI. mendetik aitzinera landutako disko itxurako hilarriak dira. Hildakoaren oroigarri, hilobi gainean eraikitzen diren oroitarriak dira. Disko itxura dute eta trapezio formako oina.