Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Antolatu bidaia

Arkumea txilindron erara

Ohiko menua

Multimedia

Arkumea txilindron erara

Gehienbat udaberrian jaten den arren, arkumea urte osoan zehar dastatu daiteke. Nafarroako mahaietan txilindron erara topatzea da ohikoena, hau da, zatika prestatua eta piperrez, tipulaz, baratxuriz, tomatez, ardo zuriz eta piper lehorrez eginiko saltsa batekin. Normalean, patatekin ere mahairatzen da. Lortutako emaitza jaki zaporetsu eta biribila da, ahoan urtu egiten dena.
 
ERREZETA
Osagaiak:


  • 1 kg. de cordero lechal
  • aceite de oliva
  • 1 cebolla
  • sal
  • 1 cabeza de ajos
  • vino blanco
  • pimiento choricero.
 
Nola prestatu:
 
Bildots zatitua —oso puska handitan ez— oliba-olioa duen lapiko batean jarri behar da. Sueztitu behar da pixkanaka, gorritu arte.

Gutxi gorabehera eginik dagoenean, tipula, baratxuria, ardo zuria eta gatza gehitu, eta dena egosten utzi behar da, haragia samurtu arte.

Platera aurkezteko, piper gorri idorrekin edo dadotan moztutako patata batzuekin jartzen ahal da.
 
 

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da