Nafarroa osoan ekoizten da, bai eskuz egindakoa zein industria mailan egindakoa ere. Oso posible da industrializatu zen
lehenengo haragizko produktua izatea, Nafarroan sortu baitzen Espainiako haragizko lehenengo industria.
Hestebete gordin-ondua da, eta hauexek ditu osagai: urdai haragia, behi haragia urdaia, azukreekin, baratxuriarekin, gatzarekin (mikrobio-kutsaduraren aurka kontserbatzaile gisa jokatzen baitu) eta piperrautsarekin (herdoiltzea mugatzen baitu, kontserbazioa luzatuz) prestatua.
Nahasketa oratu ondore, tripa naturalean edo artifizialean hestekiak egiten dira; amaitutakoan, argizari tankera erakusten du, 40 milimetroko diametroarekin gutxienez. Ehundura suabe eta koipetsukoa da, eta kanpoaldean itxura pikorduna aurkezten du, eta, mozten dugunean, arroz-ale forma hartzen du, haragiaren eta urdailaren arteko diferentzia begi bistakoa izanik. Dastatzeko modurik onena
ogiarekin eta ardo beltz on batekin batera jatea da.