Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Antolatu bidaia

Lodosako pikillo piperrak

Ohiko menua

Multimedia

Lodosako pikillo piperrak

Lodosako pikillo piperrak Nafarroako hego-mendebaldeko bertako jakia izan arren, Nafarroako edozein jatetxetan aurki dezakegu. Bertan, ohikoena lehen plater gisa eskaintzea da.

Piperrak prestatzeko, oliba-olioarekin buztinezko kazolan kontu handiz jartzen dira apur ez daitezen. Gatz dexente eta xaflatan mozturiko baratxuria bota ondoren, su motelean jartzen dira pixkanaka bi aldeetatik egiten joan daitezen. Garrantzitsua da, kazola sutan dagoenean, higidura zirkularrez mugitzea piperrek duten berezko gelatina askatu eta saltsari ehundura lodi bikaina emateko.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da