
Ultzamako granja eskola Lizason dago; Ultzamako herrixka pintoresko bat da, Iruñetik oso hurbil, eta oso bisita erakargarria proposatzen digu, batez ere txikientzat.
Lehenbizi oilategia bistatzen da, ea gero baratzeko laboreak. Ondoren bordara sartuko gara eta bertan granjan bizi diren animalien bizitza erakutsi eta kontatuko digute: txerritxoak, untxiak, behorrak, antzarak edo behiak. Haurrek ikusi, ukitu eta jaten eman ahal izango diete.
Eta bukatzeko, Ultzamako gaztanbera ospetsua egiteko prozesu tradizionala eta gaurkoa erakutsiko digute, eta horren txupito gozo bat dastatzeko aukera izanen da; gainera, hala nahi izanez gero, bertako dendako oroigarri bat ere eraman dezakegu, granjako produktuak nahiz bertako artisau-lanak saltzen baitituzte bertan.
Granja bisitatzen dutenek
Barraskilo proiektuaren jatetxean bazkaltzeko aukera izango dute;
Slow Food mugimenduko eskola bat da, bioeraikuntzaren irizpideei jarraituz eraikitakoa.
Halaber, granja eskolak ingurumenarekin lotutako
tailerrak eskaintzen ditu: birziklapena, xaboigintza, egurrezko tailuak, baratzea, ile-moztea edo gorua egiteko tailerra, eta baita sukaldaritzari eta lehen sektorearekin eta Slow Food elikadurarekin lotutako edozein gauzari buruzko ikastaroak ere.
Eguna osatu nahi baduzu, bertako
gaztandegian gazta egiteko eta
Orgiko basoan bisita gidatu bat egiteko aukera izango duzu.