Nuestra Sra. del Romero, S.C. - Cascante
Antolatu bidaia

Nuestra Sra. del Romero, S.C.

Gastronomia / Upategiak

Multimedia

Nuestra Sra. del Romero, S.C.
Nuestra Sra. del Romero, S.C.

Eguraldia


Enpresa hau 1951. urtean sortu zuten eta, bere enpresa-jarduerari esker, laster nabarmendu zen asko zabaldu zelako. San Jose kooperatiba bereganatu zuen, Urantziakoa, eta Carmen kooperatiba, Sesmakoa. Gaur egun, bere hiru upategietan, guztira, 13.000.000 litro biltzeko ahalmena dauka, eta upategi horietako bakoitza dagoen eskualdeetan (Behe Erribera, Goi Erribera eta Lizarrerria) mahastiak dauzka (1.220 hektarea guztira).

Bere bolumen eta botilatze aukera handiagatik, Nafarroako lehen kooperatiba da, sortu zenetik hurrenez hurren egindako inbertsioen ondorioz. Amerikar haritzezko 3.100 upel dauzka, eta makina zein instalazio modernoak.

Upategiaren goi mailako ardoen artean ardo hauek daude: "Señor de Cascante" erreserba handia, "Viña Parot" (frantziar barietateekin egina) eta "Plandenas" erreserbak, eta aukeratutako "Malón de Echaide" ardo ondu, gorri eta zuriak. Aipagarriak dira, halaber, "Torrecilla" ardoak (beltza, gorria eta zuria) eta tempranillo barietatearekin egindako ardo gazte-gazte eta harrigarri bat, "Señorío de Yaniz" izenekoa.

Kokapena

Ordutegia

Todo el año: de lunes a viernes de 9:00 a 13:30 y de 15:00 a 18:00.
Sábado de 10:00 a 13:00

Bisita gidatua

Deskripzioa: visita en la que se podrá conocer el proceso de elaboración y la historia de la bodega, para terminar en el Txoco con una degustación de 3 vinos. Duración aproximada , una hora y media. Grupo mínimo de 6 personas.

Bisitaren prezioa: 8 euros

Ordutegia - Todo el año: concertar con antelación.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da