Zure egonaldian atseden hartzeko moduko leku baten bila zabiltza? Kontsultatu aukera guztiak eta kudeatu erreserba.
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Lokalizatu zure errekurtsoa mapan eta aurkitu ordutegiak, prezioak, fitxak eta halakoak bilatzaileak erabiliz.
Nafarroako bidexka sare zabalak aukera eskaintzen du lurraldeko paisaia aberatsak zaldiz ezagutzeko Iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera ibilbide anitzetan barna ibiltzen ahal gara.
Adibide ugari ditugu: Xorroxin (Pirinioetan) izeneko ur jauzi ederra, zaldunari gozatzeko aukera emanen dion ibilbidean kokatua; Erdialdean, berriz, Ardoaren Ibilbideko bidexkak, edo Dulantz izeneko zidorra, Irantzu ibaiaren ondoan iturburu izanik, harizti eta pagadi baso usu batera garamatzana; edo Ablitasko bideak (Erriberan), olibondo lurrak zeharkatzen dituztenak.
Ez da ohikoa bisitariek zaldiak ekartzea. Dena den, norbaitek halakorik egin nahi izanez gero, aldez aurretik galdetu beharko du, abereak zaintzeko turismo azpiegitura gutxi dagoelako (Tudela Resort). Hala ere, hipika zentro gehienek zaintza zerbitzua eskaintzen dute. Eguneko 10 eta 20 euroren arteko kuota ordaindurik, egoitza, garbiketa, eta animaliaren bazka ziurtatzen ahal dira.
Hipika klub ugari daude. Leku egokienak dira zaletuaren beharrak asetzeko, hau da: zaldiz ibiltzeko, hastapen edo hobetze ikastaroak jasotzeko, materiala alokatzeko, edo kirol hau Nafarroan zertan den jakiteko.