Jarduerak eta esperientziak

Misterioa, escapismoa eta ginkanak

2019KO UDAZKENEKO JARDUERAK "MISTERIOZKO BASO ETA MAHASTIAK"
Egitarau guztia eskuragarri hemen

Casa de los Ulibarri Ostatu hartu duzun hotelean hilketa bat argitzea, sorginak biltzen ziren kobazulo baten barrentasunak ezagutzea, harizti batek biltzen duen misterioaz jabetzea edo Baztango Trilogiaren sekretuak ezagutzea... Zer iruditzen?

Urte osoan zehar zain dituzun jarduera enigmatikoenetako batzuk dira horiek. Nafarroa magikoena eta, aldi berean, misteriotsuena ezagutzea nahi dugu, bisita gidatuen eta escapismo-jokoen bidez, altxorrak bilatuz (geocaching) edo Halloweenen eskutik (Senda Vivan)... Ongi pasatuko duzu bakarrik, familiarekin edo lagunekin.

Izugarri gozatuko duzu!
 
 
Room Escape
Areto ospetsu horiek enigma bat gordetzen dute. Ordubetean argitzeko gai? Kontsultatu Nafarroako room escape guztiak hemen.

Street eta Natura Escape
Room escape aretoak bezalakoak, baina atari zabalean. Ginkana moduko zerbait, egoki-egokia adin guztietakoentzat. Animatuko?

Ostatu hartzea + misterioak argitzea
Oporraldietan ostatu hartuko duzun hotel lasaira iritsi, eta, halako batean, hilketa bat gertatzen da. Hasi zorrozten, beraz, zure detektibe-sena, ostalarien artean baitago hiltzailea. Zuk argituko ote duzu hilketa?
Bisita gidatuak
Bisitak kobazuloetara
Sorgintza Nafarroan
Zugarramurdi bisitatzera gomendatzen dizugu, han baitaude Sorginen Museoa eta Zugarramurdiko kobazulo ospetsua, sorginen topagunea, non Álex de la Iglesiaren "Las Brujas de Zugarramurdi" filma grabatu baitzen.

Gainera, mundu hori atsegin baduzu, ez galdu Nafarroako Sorgintzaren Ibilbidea, inguruko herri magikoenetara eramango zaituena.
 
Halloween, Senda Vivan
Udazkeneko asteburuetan, eraldatu egiten da Senda Viva, atrakzio-, animalia- eta ikuskizun-parkea Etor zaitez egun ikaragarri bat pasatzera familiarekin, aisia eta dibertsioa bermatuta.
 
Hitzordu interesgarriak
Sorgintzaren Astea, Bargotan: uztaila
Sorginaren Jaitsiera, Bidankozen: abuztua
 
Geocaching
Aukeratu gehien atsegin duzun geocaching-ibilbidea, lotu ongi oinetakoak eta joan altxorraren bila.

Bidexka enigmatikoak

Razones para no perdértela

Razones para no perdértela
Primavera Verano Otoño Invierno

Momentu onena

Consulta las fechas de cada actividad.
Nola osatu eguna

Nola osatu eguna

Degusta la gastronomía navarra del lugar después de una de las actividades propuestas.
Oharrak

Oharrak

Reserva la actividad con antelación.