Zure egonaldian atseden hartzeko moduko leku baten bila zabiltza? Kontsultatu aukera guztiak eta kudeatu erreserba.
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Lokalizatu zure errekurtsoa mapan eta aurkitu ordutegiak, prezioak, fitxak eta halakoak bilatzaileak erabiliz.
Martxa nordikoa modan dago eta Nafarroara ere ailegatu da indar handiz. Kirol hori makilen laguntzarekin ibiltzea baino askoz gehiago da... Martxa nordikoa bizimodu ezin hobea da bidaiatzeaz gain beren burua zaindu nahi dutenentzat.
Gorputz osoa lantzen duen kirol hori praktikatzeko aitzakiarekin, Xabierren Lurretako historia eta kultura- eta paisaia-ondore aberatsa ezagutu ahal izanen dituzu, han sortu baitituzte martxa nordikoko lehen lau zentroak.
Zentro bakoitzak hiru ibilbide ditu, maila desberdinetakoak. Ibilbide berdeak eta urdinak hasiberrientzat dira, eta gorriak eta beltzak, teknika menderatzen dutenentzat.
Martxa nordikoko zentroak