Zure egonaldian atseden hartzeko moduko leku baten bila zabiltza? Kontsultatu aukera guztiak eta kudeatu erreserba.
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Lokalizatu zure errekurtsoa mapan eta aurkitu ordutegiak, prezioak, fitxak eta halakoak bilatzaileak erabiliz.
Bizi al duzu inoiz mendi bateko gailurreraino iristearen sentsazioa? Ez du axola zenbat metro edo zer desnibel dituen. Gailurrean zaudenean sentitzen den sentsazio paregabe horrek ez baitu preziorik.
Maila ertaineko igoerak egin daitezke Nafarroan. Batzuk zailagoak dira luzeagoak direlako. Edonola ere, sentsazio hori sentitu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Nafarroako enpresa mendizaleekin.
Hona hemen ezin galduzko gailur mitikoetako batzuk: Hiru Erregeen Mahaia, Ori, Beriain, Adi, Saioa... Eta kontuz ibili, hain da sentsazioa zirraragarria, ezen mendean eroriko baitzara. Baina ez kezkatu, mendien zerrenda amaiezina baita.