Jarduerak eta esperientziak

Nafarroan bizikletaz

Nafarroa ezin hobea da bizikletaz ezagutzeko. Lur lauak, desnibeldunak diren beste batzuk, basoak, basamortuak, garai bateko trenbideak...  Hamaika ibilbide lurraldea bi gurpil-gainean ezagutzeko.

Familiarekin egiteko asmoa baduzu, bide berdeak aukera ona dira. Donejakue bidea egin nahi izatekotan, bi aukera dituzu: errepidean barna edo markaturiko bidetik. Lehenengo aukeran, zirkulazioa kontuan izan behar duzu, eta, bigarrenean, oinez egin beharko dituzu zati zailak.

BTT Tierra Estella-Lizarraldea gunea bisitatzera gonbidatzen zaitugu. 2.000 kilometro baino gehiago, ibilbidez beteta, eta edonorentzako aukerak eskaintzen dituena: familiak, txirrindulari hasiberri zein trebatuenak; izan ere, bideak kolore ezberdinez markatuta daude, zailtasun orokorra adierazteko. Pirinioen bila bazatoz, BTT Irati Zentroa gomendatzen dizugu, 400 kilometro dituena, zailtasun desberdineko ibilbidez osatuta.

Kontsultatu ezazu bide bilatzailea eta bizikletak alokatzen dituzten enpresak Nafarroan

Jarri ezazu kaskoa eta pedalei eragin!



Razones para no perdértela

Razones para no perdértela
Primavera Verano Otoño Invierno

Momentu onena

Todo el año.
Nola osatu eguna

Nola osatu eguna

Después de un buen paseo en bici, recupera fuerzas con la mejor gastronomía navarra.
Oharrak

Oharrak