Zure egonaldian atseden hartzeko moduko leku baten bila zabiltza? Kontsultatu aukera guztiak eta kudeatu erreserba.
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Lokalizatu zure errekurtsoa mapan eta aurkitu ordutegiak, prezioak, fitxak eta halakoak bilatzaileak erabiliz.
Golfaren zale amorratua bazara eta ezin baduzu zure zaletasuna alde batera utzi, jakin ezazu Nafarroan badirela bost golf eta pitch & putt zelai (azken horiek tamaina txikiagokoak dira).
GOLF-KLUB NAGUSIAK
Ultzama golf-kluba: zure abilezia erakutsi ahal izanen duzu 18 zuloko ibilbide horretan; ibilbidean zehar, ehunka urteko haritzekin egin ahal izanen duzu topo. Gainera, leku pribilegiatu horretatik, bisitaldiak egin daitezke inguruetan, hala nola Orgiko basora edo ibarreko han-hemenkako herri bitxi eta ederretara.
Gorraiz golf-kluba: zelai horrek 18 zulo ditu, baita honako hauek ere: green zabal eta ondulatuak, hiru aintzira handi eta drainatze-sare zabala; hala, urte guztian zehar joka daiteke golfean.
Lizaso pitch and putt: pitch & putt modalitateko zelai bat da. Ibilbideak 9 zulo ditu, eta horietako bakoitzak, 2 irteera; hala, jokatzeko, 18 zulo daude, golf-zelai baten ibilbidean bezala.
Zuasti golf-kluba: José María Olazabalek diseinatua da eta 18 zulo ditu, baita putting greena, praktiketarako kantxa, pitch and putta eta approach eremua ere.
Cerro Fontellas: Nafarroako Erriberan dago eta 18 zulo ditu.