Jarduerak eta esperientziak

Ibili piraguan Nafarroako ibaietan

Piragüismo Lasaitasuna, isiltasuna, naturarekiko kontaktua eta dibertsioa; besteak beste, sentsazio horiexek biziko dituzu, familiarekin eta lagunekin piraguan ibiltzen bazara. Ez kezkatu, piraguismoan hastea oso erraza da. Esaterako, Nafarroako hiri nagusietako batean bazaude, hango ibaietan bertan, piraguismoa egin ahal izanen duzu: Iruñean, Arga ibaian;  Lizarran, Ega ibaian, eta Tuteran, Ebro ibaian.

Deskonektatzeko eta hiri-paisaiatik alde egiteko beharra baduzu, Nafarroako ibaiak uretatik bertatik ezagutzea proposatzen dizugu.

Jarri harremanetan piraguismo-enpresekin eta prestatu zaitez ederki pasatzeko.

Razones para no perdértela

Razones para no perdértela
Primavera Verano Otoño Invierno

Momentu onena

Martxotik irailera.
Nola osatu eguna

Nola osatu eguna

Egun osoan zehar kirola egin eta gero, Nafarroako gastronomiari esker indarrak berritzea da hoberena. Informatu lurralde honek eskaintzen dizkizun produktuez, eta prestatu zaitez horiek dastatzeko.
Oharrak

Oharrak

Ibaiaren zati bakoitzak teknika eta zailtasun desberdinetako tarteak ditu; beraz, beharrezkoa da aldez aurretik haien mailen eta horietako bakoitzaren puntu zailenen berri izatea.
Galdetu enpresetan zer material behar duzun kirol hori egin ahal izateko.