Zure egonaldian atseden hartzeko moduko leku baten bila zabiltza? Kontsultatu aukera guztiak eta kudeatu erreserba.
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Lokalizatu zure errekurtsoa mapan eta aurkitu ordutegiak, prezioak, fitxak eta halakoak bilatzaileak erabiliz.
Imajinatzen duzu zure burua hegaka Aralarren, Urbasan, Belaguan, Leireko mendilerroan edo Estellerrian barrena? Nafarroako aniztasunaz goitik begiratuta gozatu nahi baduzu eta abentura-ukitu bat eman, aukera ederra izan daiteke hori...
PARATENTEA, DELTA HEGALA ETA PARAMOTORRA (TRIKEA)
Parapenteko eta delta hegaleko hegaldiak, hasiera batean, esperientziadun pilotuentzat dira. Baina, inoiz probatu gabea bazara eta jakin-mina baduzu, badago aukera aldez aurretik hastapen-ikastaro bat egiteko eta gero zure kabuz abentura bizitzeko. Hala ere, prestaketarik gabeko emozio fuerteak gustuko badituzu, aukera izanen duzu tandemean hegaldi bakarra egiteko espezialista batekin batera. Paramotorra ere proba dezakezu.