Jarduerak eta esperientziak

Nafarroan eskalatzea

Nafarroak zenbait txoko ditu arrokan eskalatzea maite dutenentzat. Honako hauek dira eskolarik ezagunenak: Artederreta, Etxauri eta San Fausto (Eraul). Hauek ez dira hain ezagunak, baina bai aurrekoak bezain erakargarriak: Uharte-Arakil, Bi haizpe (Irurtzun), Kopa (Lesaka) eta Kodes. Nafarroako eskalada-bideen zailtasuna 4 eta 8 mailen artean dago, eta arroka mota ez da bera eremu guztietan.

Eguraldiak arrokan eskalatzea eragozten badu, rokodromoetara jo dezakezu, eskalatzeko, entrenatzeko eta lagunartean ongi pasatzeko.

ESKALADA-ENPRESAK ETA ROKODROMOAK
Kontsultatu Nafarroako zer enpresarekin eta zer rokodromotan eskala dezakezun.

Razones para no perdértela

Razones para no perdértela
Primavera Verano Otoño Invierno

Momentu onena

Urte osoan disfrutatu dezakezu eskaladaz.
Nola osatu eguna

Nola osatu eguna

Indarrak berritu Nafarroako gastronomia dastatuz.
Oharrak

Oharrak

Eskalada egiteko, material teknikoa behar da. Inoiz eskalatu ez baduzu, enpresak utziko dizu eskalatzeko behar duzun materiala.