Ur-kirolak Allozko urtegian - Lerate
Jarduerak eta esperientziak

Ur-kirolak Allozko urtegian

Vela en Alloz  
Uste bazenuen Nafarroak ez zuela itsasorik, hurbildu Allozko urtegira, eta beharbada iritzia aldatuko duzu…

Lekune horretako urak urdin turkesa bizi bizia du eta ia beti bare egoten dira; izan ere, Nafarroako Erdialdeko baliabide turistiko garrantzitsuenetako bat da, Lizarratik kilometro gutxira. Hango ekosistema aberatsa da eta ongi zainduta dago, eta bertako urak "bikain" kalifikatu baitira, leku paregabea da uretako kirolak eta jarduerak egiteko.

Turismo aktiboa gustukoa baduzu,  Nafarroako Bela Eskolak honako jarduera hauek antolatzen ditu udan zehar:
 

  • Heldu zein haurrentzako nabigazio-ikastaroak.
  • Bela-bataioak hasiberrientzat, monitorearekin.
  • Ibilaldi libreak  kayak edo piragua batean.
  • Paddle Sup kirola; jatorria Polinesiako herrietan badu ere, orain Nafarroan ere aritzen ahal zara.
 
Baina ez baduzu kirola maite eta besterik gabe atsedenaldi goxo baten bila bazabiltza, honako aukera hauek izanen dituzu hemen:


  • Ibilaldi gidatuak belaontzian,  ameztiz, pinudiz eta zelaiz beteriko inguru baten edertasunaz gozatzeko.
  • Hidropedalen alokairua.
 
Kontu bitxi bat: nahiz eta urtegi bat izan, hango urek halako gazitasun bat dute, Salado ibaiak urtegia elikatzen baitu.

Animatu, hartu lema eta... popako haizea, belak zabalik!

Kokapena

Razones para no perdértela

Razones para no perdértela
Primavera Verano Otoño Invierno

Momentu onena

Uda da unerik egokiena belan aritzeko.
Nola osatu eguna

Nola osatu eguna

Bisitatu hango landa-ondarea, gaztandegiak, upeltegiak, eztigileak eta gatzagak.
Oharrak

Oharrak

Oharrak: Nafarroako Bela Eskolak heldu zein haurrentzako ikastaro-programa zabala eskaintzen du uda guztian zehar.

Informazio praktikoa

  • Herria LERATE
  • Zonaldea Erdialdea
  • Data
    • 2019/02/10 - 2019/09/30
  • Observaciones fechas Las actividades se inician desde Semana Santa hasta el 30 de septiembre y pueden sufrir modificaciones durante la temporada de campamentos escolares.
  • Web

Información y reservas

  • Telefonoa689701495