Zure egonaldian atseden hartzeko moduko leku baten bila zabiltza? Kontsultatu aukera guztiak eta kudeatu erreserba.
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Lokalizatu zure errekurtsoa mapan eta aurkitu ordutegiak, prezioak, fitxak eta halakoak bilatzaileak erabiliz.
Lizarra "Iparraldeko Toledo" ere esaten zaio- Nafarroako Erdialdeko hiri txiki eta animatu bat da, bisitatzea merezi duena haren iragan historiko eta kultural zabalean sakontzeko.
Hango gidarien eskutik bitxikeriaz beteriko bazterrak ezagutuko dituzu, baita Erdi Aroan zeuden hiri burguak eta hiriaren iragan sefardia ere. Donejakue bideak eta biderako sortua da, eta Curtidores edo San Nikolas karriketatik ibiliz gero, litekeena da egunero handik iragaten diren ehunka erromesetako bat edo beste ikustea.
Ziur asko, harrituta geratuko zara hiriaren Erdi Aroko iragana ezagututa; jakin behar duzu, bada, Nafarroako Erresuma guztiko hiri harresituena eta defendatuena izan zela. Karlismoak ere aztarna handia utzi zuen lurralde horietan; horrela, liberalek eta karlistek XIX. mendean barna egin zuten konspirazioetako batzuk egin ziren han. Gainera, hiriaren historian eragina izan duten pertsonaien gaineko bitxikeriak, legendak eta kontakizunak kontatuko dizkizute.
Harritu eginen zaitu merkataritza arloko mugimendu biziak -denboran zehar mantentzen jakin baitu- eta asteko azokako giro paregabeak; azoka hori urteko ostegun guztietan egiten da, San Juan eta Santiago plaza jendetsuetan.
Ez ahaztu dastatzea zainzuriak, pikillo-piperrak eta txerrikume errea han diren jatetxe ugarietako batean, betiere Nafarroako Jatorri deiturako ardo gozoekin batera.
Bisita gidatuak egiten dituzten Lizarrako enpresak: