Jarduerak eta esperientziak

Nafarroako bainuetxeak

Hotel Balneario de Elgorriaga Astean zeharreko estresa arintzeko, ba al dago bainuetxe batera joatea baino gauza hoberik? Askatu pilatutako tentsioa, deskonektatu eta deskubritu urak gure buruari eta gorputzari ekar diezazkiekeen onurak.

Nafarroako iparraldean, Elgorriagan, Europa osoko ur gazienak dituen bainuetxea aurkituko duzu.  Itsaso hilean baino gehiago flotatuko duzu!

Eta hegoaldean, Fiteron, ehun urte baino gehiago dituen bainuetxea probatu ahal izango duzu; bi iturburutan azaleratzen den akuifero baten gainean dago, eta hango urak oso onuragarriak dira osasunerako.

Utzi zure burua mimatzen eta gozatu ongizate-egun batez. Berrituta utziko zaitu!

Kokapena

Razones para no perdértela

Razones para no perdértela
Primavera Verano Otoño Invierno

Momentu onena

Urte guztian zehar.
Nola osatu eguna

Nola osatu eguna

Eta bainuetxeetan erlaxatu eta gero, segur aski, goseak egonen zara. Kontsultatu Nafarroako gastronomiari buruzko informazioa, egunaz gozatzen jarraitzeko.
Oharrak

Oharrak

Elgorriagako bainuetxerako, ez ahantzi uretako betaurrekoak.