Jarduerak eta esperientziak

Arga ibaiaren ondoko pasealekuaren xarma

Parque Fluvial del Arga Ibai-parkea Arga, Elortz eta Sadar ibaien ertzeetatik iragaten da, 28 kilometrotan zehar. Oinez edo bizikletaz egin dezakezu bidea.  Iruñeari dagokion tartean, denetarik topatuko duzu: paseatzen lasai dabilen jendea, txirrindulariak, korrikalariak, piraguistak, arrantzaleak, ahateei jaten ematen ari diren umeak, parkeetan jolasean dabiltzanak...

Hori guztia edertasun handiko ingurune natural eta artistikoan, bertan direla ehun urtetik gorako zuhaitzak, Erdi Aroko zubiak eta zubi modernoak, bai eta harresira ematen duten ikuspegi pintoreskoak ere.

Eman buelta bat; ez zara damutuko.

Kokapena

Razones para no perdértela

Razones para no perdértela
Primavera Verano Otoño Invierno

Momentu onena

Urteko edozein sasoi da ona hiriko birika hau ezagutzeko, baina bereziki ederra da paisaia udaberri, uda eta udazkenean.
Nola osatu eguna

Nola osatu eguna

Arrotxapea auzoaren parean zaudela, igo alde zaharrera hiriko harresietan barrena, bisita monumentu enblematikoenak eta dastatu gure pintxo gozoak.
Oharrak

Oharrak

Bertako piknikguneak ezin leku aproposagoak dira hiriaren ondoan lasai bazkaldu edo askaltzeko.

Ezinbestekoa, haur txikiekin etorriz gero.