Jarduerak eta esperientziak

Birding-a hasiberrientzat

Birding en la Foz de Arbaiun
Jarduera horrek modu berezian hurbiltzen gaitu ingurune naturalera. Autotik, bulegoko leihotik edo parke batean adi-adi egoten bazara, gure inguruan bizi diren hegazti asko ikusi eta entzun ahal izanen dituzu. Beraz, zergatik ez aprobetxatu mendira egindako txango bat mundu bitxi hori ezagutzeko txorietan adituak direnen laguntzarekin?

Jarduera horrek 3-4 orduko iraupena izaten du, eta familiarekin, lagunekin edo bakarrik egin daiteke, adina edozein dela ere.  Basoetako flora, fauna eta etnografia, eta ibai-arroilak eta hautatutako hezeguneak ezagutzeaz gain, ohartu gabe ikasi ahal izanen duzu ikusten errazenak diren hegazti-espezie batzuk bereizten eta haien kantuak ezagutzen, ornitologoen "tresnak" erabiliz, hala nola prismatikoak eta teleskopioa.

Ezagutu hegaztiei behatzen espezialistak diren enpresen proposamenak:

- Itarinatura:
Iratiko oihana "Birding-a hasiberrientzat"
• Iratiko oihana "Basoaren oihartzuna; okilak"

- Mirua:
Urbasa eta Ubabako begiratokia "Urederrako begiratokia"
San Migel Aralarkoa "Aralarko Trikuharriak. Ibilaldia"
Irunberriko eta  Arbaiungo arroilak "Saien Erresuma"
Larra-Belagua "Goi Erronkariko soinuak"
Burgiko arroila "Almadiazainen Erresuma"
Las Cañas aintzira "Ezagutu hango hegaztiak eta haien habitata"
Pitillasko aintzira "Ezagutu hango hegaztiak"


Razones para no perdértela

Razones para no perdértela
Primavera Verano Otoño Invierno

Momentu onena

Urte guztian zehar; izan ere, urtaro zein den, hegazti migratzaileak, kolonia iraunkorrak.... ikus daitezke.
Nola osatu eguna

Nola osatu eguna

Jarduera fisikoa egin eta gero, probatu eskualde horietako jaki gozo-gozoak.
Oharrak

Oharrak

Nafarroa, bere kokapen geografikoa eta erliebe askotarikoa direla eta, helmuga bikaintzat jotzen da hegaztiei behatzeko; ezagutu, zure kabuz, gomendutako lekuak.