Jarduerak eta esperientziak

Nekazaritza-turismoa eta erlezaintza

Productos derivados de la apicultura Landetxe batean ostatu hartzea beti da esperientzia berezia: aire garbia arnastea, isiltasuna entzutea, bertako jendearen jatortasuna sentitzea eta baratzeko zero kilometroko produktuak dastatzea. Nafarroan, landetxea duten zenbait familia erlezaintzan aritzen dira. Horietako batean ostatu hartzen baduzu, beren ustiategian barna, ibilbide bat proposatuko dizute, eta, modu dibertigarri eta hezigarrian, erleen bizimodura hurbilduko zara. Eztia nola egin, nola atera eta ontziratzen duten ikusiko duzu eta, gainera, artisau-eztia, propoli naturala, kosmetika eta kandelak erosi ahal izanen dituzu, besteak beste.

Honako landetxe hauek ematen dute zerbitzu hori:
La Sacristana landetxea, Lakarren.
Juliana landetxea, Ustaizen.

Baina, Nafarroan, eztigintzaren sekretuak deskubritzeko zenbait leku ere badaude:
Ezkurdi Erlezaintza museo-etxea, Eltson.
Antzinako bizipenak ekomuseoa, Orisoainen.
Gorena eztitegia, Jaitzen.

Esperientzia gozo-gozo hori helduen nahiz haurren gustukoa izaten da.


Kokapena

Razones para no perdértela

Razones para no perdértela
Primavera Verano Otoño Invierno

Momentu onena

Urteko edozein sasoi da ona erleak ezagutzeko.
Nola osatu eguna

Nola osatu eguna

Museoa ikusi eta gero, bisitatu Ultzamako herri lasai eta bitxiren bat, merezi du eta; gainera, postre ezagun baten sorlekua ere bada ibar hori: gaztanbera.
Oharrak

Oharrak

Museoa Ultzama ibarreko etxe tradizional batean kokatuta dago.