Jarduerak eta esperientziak

Delta hegala, parapentea, paramotorra eta ultrarina

Parapente en las sierras de Urbasa-Andía Imajinatzen duzu zure burua hegaka Aralarren, Urbasan, Belaguan, Leireko mendilerroan edo Estellerrian barrena? Nafarroako aniztasunaz goitik begiratuta gozatu nahi baduzu eta abentura-ukitu bat eman, aukera ederra izan daiteke hori...

PARATENTEA, DELTA HEGALA ETA PARAMOTORRA (TRIKEA)

Parapenteko eta delta hegaleko hegaldiak, hasiera batean, esperientziadun pilotuentzat dira. Baina, inoiz probatu gabea bazara eta jakin-mina baduzu, badago aukera aldez aurretik hastapen-ikastaro bat egiteko eta gero zure kabuz abentura bizitzeko. Hala ere, prestaketarik gabeko emozio fuerteak gustuko badituzu, aukera izanen duzu tandemean hegaldi bakarra egiteko espezialista batekin batera. Paramotorra ere proba dezakezu.



ULTRARIN BATEAN HEGALDIA EGITEA

Inoiz ere amets egin baduzu ultrarin batean hegan egitearekin, ez jarri aitzakia gehiago, hortxe baituzu zure ametsa betetzeko aukera.

Tamaina txikia du, eta hegaldi-abiadura ere, txiki samarra; erabiltzeko erraza da; eta gainera, askatasun- eta naturarekiko konexio-sentsazio zoragarria sortzen du.

Lehenik eta behin, hegan egiteko hastapen-ikastaro bat emanen dizute, eta hegaldia prestatzeko oinarrizko alderdiak irakatsiko dizkizute. Ondotik, praktikatzeko unea ailegatuko da: pilotu aditu batekin, aireratzearen eta lur hartzeren adrenalina sentituko duzu aginteetatik, goitik begiratuta Pirinioen ikuspegi ikusgarriez gozatzen duzun bitartean.

Eta oraindik ase ez bazara, Pyrineumekin, abiazioaren mundu zoragarrian murgildu zaitezke.

Razones para no perdértela

Razones para no perdértela
Primavera Verano Otoño Invierno

Momentu onena

Urte guztian zehar, baldin eta eguraldi egokia badago.
Nola osatu eguna

Nola osatu eguna

Oraingoan, inguru horretan bertan, oinez bisitatu dezakezu Irunberri edo Zangoza herrietako alde zaharra, eta hango gastronomia gozoa dastatu.
Oharrak

Oharrak

Delta hegala eta parapentea egiteko, gomendagarria da federatua egotea eta dagokion kirol-lizentzia edo pilotu-titulua izatea. Ikastaroak eta tandemak egiteko, eskoletan eta klubetan emanen digute behar diren material eta baldintzen berri.