Antolatu bidaia

Garesko feria

Camino de Santiago
Azokak eta merkatuak / Artisautza

Multimedia

Garesko feria - Pimientos del Piquillo
icono pie de fotoPimientos del Piquillo
Garesko feria - Puente la Reina
icono pie de fotoPuente la Reina
Garesko feria - carrera de layas
icono pie de fotocarrera de layas
Garesko feria - Tienda de Puente la Reina
icono pie de fotoTienda de Puente la Reina

Eguraldia

Pimientos del Piquillo  
Garesek jardueren programa animatu bat prestatu du bertako festa tradizionalak ospatzeko. Bigantxa suharren entzierroak, pilota-partidak, musika-emanaldiak eta zezensuzkoa izanen dira, ohi bezala, festaren kartelean.
 
Baina igandea izanen da, dudarik gabe, egun handia, kale nagusi guztian barna luzatzen den artisau-azoka bat eginen baita; bertan, merkatariek ardi-gazta, zurezko tailuak, taloak edo sagardoa eskainiko dituzte, besteak beste. Eta 14:00etan, ez galdu nazioarteko laia-lasterketa, 80ko hamarkadatik herrian egiten den proba berezi bat. Bertako jendea laietan igo -lurzorua iraultzeko garai bateko nekazaritza-tresnak, zurezko heldulekua eta burdinazko bi punta dituztenak- eta harriztatutako karriketan barna abiatzen dira orekari eutsi nahian zango-makila bitxi horien gainean. Ikustekoa...

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da